Letreiatze-alfabeto

Letreiatze-alfabetoa (edo alfabetoa hitzetan) testuak edo hitzak letreiatzeko erabiltzen den hitz zerrenda bat da, non hitz bakoitza alfabetoko letra bati dagokion, hitzaren hasierako letrarekin edo hotsarekin bat etortzen dela.

Telefonoz edo irratiz komunikatzean erabili ohi da, komunikazioan erroreak saiheste aldera. Honelakoak asko erabiltzen dira aire zein itsas nabigazioan, baita telefonozko datu-bilketetan ere.

Letreiatze-alfabetoak hainbat hizkuntzatan proposatu dira, eta batzuk estandarizatu ere egin dira (esaterako, alemanezkoa DIN araua da). Euskaraz ez dago halako estandarrik baina proposamen bat egin da[1].

  1. Artola Zubillaga, Xabier. Letreiatzen hasita – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2020-01-10).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search